Kultura | 2021 04 29

Partikularrek sustatuta kultura ondare higiezina zaharberritzeko dirulaguntza argitaratu da

  • A Planeko kultura laguntzetako hirugarrena da; 135.000 euroko aurrekontua du guztira, eta eskatzaileko 30.000 euro arteko laguntzak izango dira.
  • Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 26a izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 29a.  Aste honetan, zehazki 2021eko apirilaren 26an, argitaratu da ALHAOn (45. zk.) Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean partikularrek sustatutako kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako laguntzen deialdia, zeina Kultura eta Kirol Saileko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak kudeatzen baitu. Guztira 135.000 euroko aurrekontua dauka, eta eskatzaile bakoitzeko 30.000 euro arteko laguntzak eman ahalko dira.

Kultura eta Kirol Saila kultura sektorean ekonomia berrindartzeko ekintzak egiten ari da, bai eta kultura ondarea kontserbatu eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzeko ere, eta ekintza multzo horren barruan, egokitzat jo du partikularren kultura ondare higiezineko ondasunetarako dirulaguntzen deialdi hori egitea, zeina norgehiagoka bidezkoa izango baita.

Ana del Valek adierazitakoaren arabera, “Hori izan da aurten sartutako kulturako A planaren berritasun nagusietako bat, alegia, 135.000 euroko partida bat, partikularrek eraikin babestuetan egindako inbertsioei laguntzeko, helburutzat hartuta lurraldeko ondarearen kontserbazioa sustatzea eta, horrez gain, zaharberrikuntza historikoan esku hartzen duen sektorea berrindartzen laguntzea”.

Hona hemen eskaerak aurkezteko moduak:

Honako hauek dira betekizunak: higiezinak katalogatuta egon behar du, eta esku hartzea 2021ean egin behar da. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26 arte egongo da irekita.

A Plana

2021erako argitaratutako A Planeko hirugarren laguntza da hori. Martxoan, gastu arruntetarako 250.000 euroko dirulaguntza argitaratu zen (zenbateko hori 275.000 eurora igotzeko aukerarekin); eta apirilean , Kultura Bizia proiekturako behar den azpiegiturari loturiko 75.000 euroko inbertsioaren berri ere izan dugu. 135.000 euro horiekin, dagoeneko 460.000 euro inbertitu dira 2021eko A Planerako aurrekontuan jaso zen 740.000 euroko zenbatekotik.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Audioa

Prentsa oharra

Jaitsi