Ramiro Gonzalezek azaldu du Foru Aldundiak konpromisoa hartu duela Arabako Elikagai Bankuak urte amaieran izango duen defizita estaltzeko - arabapress
Ramiro Gonzálezek azaldu du Foru Aldundiak konpromisoa hartu duela Arabako Elikagai Bankuak urte amaieran izango duen defizita estaltzeko

(Artxiboko argazkia: Diputatu Nagusiak Elikagai Bankura 2021ean egindako bisitan)
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 29a. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak azaldu duenez, Arabako Foru Aldundiak konpromisoa hartu du Arabako Elikagai Bankuak prezioen inflazioen, dohaintzek behera egitearen eta laguntzak eskatzen dituzten pertsonen kopuruak gora egitearen ondorioz urte amaieran izan dezakeen “defizita estaltzeko”.
Ramiro Gonzálezek horixe iragarri du Daniel Fernández Arabako Elikagai Bankuko lehendakariarekin bildu ondoren; izan ere, hark azaldu dio erakundeak zailtasunak dituela lurraldean premia duten 1.400 familiaren artean (5.000 pertsona inguru) oinarrizko elikagaiak doan banatzeko. Erakundeko arduradunak jakinarazi dizunez, erosketa saskiaren prezioen inflazioaren, erakundeak jasotzen dituen dohaintzen beherakadaren eta eskatzaileen kopuruaren hazkundearen ondorioz, Elikagai Bankuak defizitarekin amaituko du urtea.
Arabako Foru Aldundiak dagoeneko laguntzen du Elikagaien Bankua mantentzen, eta horretarako dirulaguntza bat zuzentzen du urtero. Laguntza horretaz gain, diputatu nagusiak konpromisoa hartu du laguntza hori osatzeko, 2022an sor daitekeen defizita estaltze aldera.
Ildo horretatik, adierazi duenez, “bizi ditugun ziurgabetasun eta zailtasun uneetan, erakundeok konponbide politikoak eman behar ditugu premia handiena dutenei laguntzeko, Arabako Foru Aldundia egiten ari den bezala. Baita pertsonei eta familiei laguntzen dieten gizarte erakundeei ere”.
Azkenik, Ramiro Gonzálezek Arabako Elikagai Bankuaren “zeregin aparta” nabarmendu du, eta, horretatik, prest agertu da premian dauden pertsonei zuzenean laguntzeaz gain, haiei hainbeste laguntzen dieten erakundeei ere laguntzeko.