Gazteria | 2020 11 24

“Hitz kolpez” programaren emanaldi batean hartu dute parte erakundeetako zenbait ordezkarik eta teknikarik

Gazteriaren Erakundeak eta Vital Fundazioak antolatu dute antzerki dramatizazioko programa, zeinaren bidez Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizarazi nahi baitira

Gasteiz, 2020ko azaroaren 24a.- Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu nahi duen eta joan den ostegunetik martxan den “Hitz kolpez” 2020ko programa dela-eta prestatutako antzerki dramatizatuaren 44 emanaldietako batera joan dira Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibañez de Opacua, Gazteriaren Foru Erakundeko zuzendari Ana Rosa López de Uralde eta zenbait teknikari.

Gazteriaren Foru Erakundeak duela sei ediziotatik hona antolatzen duen programa Vital Fundazioak eginiko ekarpenari esker egin izan da aurten. "Traspasos Kultur" antzerki konpainia antzezteaz eta "Sortzen" genero aholkularitza dinamizatzeaz arduratu dira. Guztira, 44 emanaldi eta 800 plaza dira, abenduaren 4 arte.

Gazteria

Prentsa oharra

Jaitsi