Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena - arabapress
Foru Aldundia
|
2022 12 13
Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

- Foru Aldundiak 2.500.000 euroko inbertsioa egingo du Gasteizen lurraldean eragina duten azpiegituretan.
- Foru Aldundiak Araba Innova Digitaliza programaren 2023ko edizioa abiarazi du, eta 2.000.000 euroko zuzkidura izango du.
- Foru aldundiak Aguraingo eta Araiako goi hornidurako sarea hobetzeko obren kontratazioa onetsi du.
- 'Ekin Araban' programak milioi bat euro izango ditu enpresa berriak sortzen eta finkatzen laguntzeko Araban.
- Foru Aldundiak 349 mahastizaini lagunduko die mahasti-aseguruak kontrata ditzaten
- Foru Aldundiak martxoan sartuko du Agurain eta Gasteiz arteko ibilbidea Alavabus-en 5. linean.
- Foru Aldundiak garraio sektorerako ia 2,2 milioi euroko laguntzak aurreratu ditu.
- Foru Aldundiak, 2023an, % 50eko deskontua mantenduko du foru garraioan, BAT txartelarekin.
- Foru Aldundiak 2023rako elektrizitate kontratua adjudikatu du 2,2 milioi euroan.
- Foru Aldundiak % 1,5 igoko du Administrazio Orokorreko langileen eta kargu publikoen nomina.
- Foru Aldundiak 12.000 euro gehiago emango ditu Vicente Abreu Elkarteen Federazioaren egoitzako mantentze lanetarako.
- Foru Aldundiak 42.700 euro bideratuko ditu Asasam erakundearekin hitzarmen bat egiteko.
- Foru Aldundiak 15.076 euro emango dizkie zazpi elkarteri, Gizartegintzaren hitzarmenaren aurreakordioko soldata igoera aplika dezaten.
Foru Aldundia
Diputatu nagusia