Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena - arabapress
Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena
Arabako Foru Aldundiak handitu du Zumarraundiko bidea eta Urbiako pista konpontzeko bere laguntza.

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Zumarraundiko bidea eta Urbiako pista konpontzeko Zalduondoko Udalari emandako dirulaguntza handitzeari. Nekazaritza Sailak bi azpiegitura horien konponketara bideratu dituen 150.000 euroei, Ingurumen eta Hirigintza Sailaren 2022rako 150.000 euroko erreserba bat gehitu zaie orain.
Foru Aldundiaren Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuak, landa bideak mantentzeko eta zaintzeko bere eginbeharra betetzen, Zumarraundiko bidea eta Urbiako pista berrikusi zituen, eta haien egoera txarra egiaztatu zuen.
Zerbitzu horretako teknikariek bidea konpontzeko aurrekontua balioetsi zuten eta haren zenbatekoa, azterlana idazteko kostua eta obretako segurtasun eta osasun koordinazioa barne direlarik, 420.000 eurora heltzen da. Azkenean, Foru Aldundiak kopuru horretatik 300.000 euro ipiniko ditu.