Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena - arabapress
Foru Aldundia
|
2022 12 27
Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

- Foru Aldundiak onespena eman dio Kexaako monumentu multzoa Ama Domingotarren Kongregazioari erosteari.
- Arabako 18 udalen eta 22 administrazio-batzarren energia-jasangarritasuneko proiektuetarako laguntzak eman ditu Foru Aldundiak.
- Foru Aldundiak Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen EPE berria onetsi du, 27 plazarekin.
- Aldundiak hirigintza-planak idazteko laguntzen seigarren emakida egin die Arabako udalei.
- Guztira 261 saltegik jasoko dituzte TicketBAI sistema ezartzeko laguntzak.
- Foru Aldundiak 130 langabeturen kontratazioa bultzatu du.
- Foru Aldundiak Asafesekin duen lankidetza berritu du, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak laneratzea ahalbidetzeko.
Foru Aldundia
Diputatu nagusia