| 2023 02 02

Robotekinek lehen urratsak eman ditu

Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskadiko lehen 'hub' robotikoa bultzatu du.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 2a. Arabako Parke Teknologikoak informazio-bilera bat egin du ostegun honetan, otsailak 2, lurraldeko hainbat enpresa eta sektoreren aurrean, Robotekin, Robotika eta Automatizazio ekosistemaren hub-a, sortzeko oinarriak eta helburuak aurkezteko.

Gune horren egoitza PTAn egongo da, eta ekosistemaren topaleku bat sortu nahi du, Robotikaren eta Automatizazioaren sektorearekin lotutako enpresen eta eragileen arteko konfiantzan eta kooperetizioan oinarritua, Araba eta Euskadi kalitatezko talentuaren, inbertsioaren eta enpleguaren bultzatzaile gisa kokatzeko, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna bultzatzeko azken helburuarekin.

Robotekinen eraketari begira, dozenaka prestakuntza-bilera egin dira dagokion eremuko tokiko eragile nagusiekin, haien beharrak eta interesak aztertzeko, eta erantzun positiboa jaso dute haien artean. Nazioartean arrakasta izan duten kasuak aztertu dira, hala nola Odense Roboticsena Danimarkan, eta agerian utzi dute zer aukera dauden ezaugarri horiek dituen "hub" batek tokiko balio-katerako: erabiltzaileak, zerbitzu-hornitzaileak, fabrikatzaileak, I+G+b, prestakuntza eta startupak.

Proiektuaren aurkezpenean parte hartu dute Arabako ahaldun nagusiorde eta Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru diputatu Pilar García de Salazar Olanok; Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saileko Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariaga Gangoitik; BIC Arabako zuzendari David Monterok; eta Emilio Titosek, proiektua abian jartzen lagunduko baitu, haien ezagutza eta esperientzia emanez.

Datozen asteetan formalki eratuko da Robotekin juridikoki sostengatuko duen Elkartea, haren sorrerako kideak ezagutuko dira eta "hub" delakoaren helburuekin identifikatzen diren enpresa guztiei atxikitzeko aukera zabalduko zaie.

Prentsa oharra

Jaitsi