Covid-19aren ondoriozko zazpi positibo erregistratu dira bi etxebizitza komunitario pribatutan - arabapress
Gizarte Zerbitzuak
|
2020 10 28
Covid-19aren ondoriozko zazpi positibo erregistratu dira bi etxebizitza komunitario pribatutan

Gasteiz, 2020ko urriaren 28a. Azken orduetan, Covid-19aren ondoriozko beste zazpi positibo erregistratu dira bi etxebizitza komunitario pribatutan bizi direnen artean. Kasuetatik sei Ikatzbizi zentroan (Gasteiz) detektatu dira, eta beste bat Garaitia etxebizitza komunitarioan, Laudion. Birusak jotako pertsonak osasun egoera onean daude.
Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Politikak