Foru Aldundia | 2021 04 27

Sanprudentzioetako erretreta tradizionala

  • Iradier Arena San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren oroitzapen ekitaldiaren lekuko izan da. Ekitaldi hori komunikabideek jarraitu ahal izan dute.

  • Ondoren, Erdi Aroko hiriguneko lau dorreetatik danborrada entzun da, eta herritarrek bat egin dute beren balkoietatik.

     

     

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a. Gaur, iluntzean, San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren oroitzapen ekitaldia den sanprudentzioetako erretreta tradizionala egin da, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

Iradier Arena izan da haren lekuko, ordu eta laurden iraun du, eta ikuskizunez gozatu ahal izan da erretretaren deien ordu laurdenik behin, bai eta erretretaren dei horiez ere Arabako hainbat leku enblematikotan.

Ekitaldia ikuslerik gabekoa zen, baina streaming bidez jarraitu ahal izan da, bai eta komunikabideek zuzenean emaniko hainbat programaren bidez ere.

Ondoren, 22:15ean, Gasteizko Erdi Aroko hiriguneko lau dorreetatik danborrada izan da ordu erdiz, eta, hala, tradizioari ere omenaldia egin zaio, herritarrek harekin bat egin dutelarik beren balkoietatik.

Ekitaldiaren argazkiak hemen aurki ditzakezue.

Sanprudentzioetako erretreta tradizionala / Tradicional retreta de San Prudencio

Foru Aldundia Instituzionala

Prentsa oharra

Jaitsi