Foru Aldundia | 2025 05 28

Foru Aldundiak enkargatutako azterlan batek egiaztatu du Legaireko pagadia eta haren ekosistema berreskuratu direla, tornadoak 2018an izandako eraginaren ondoren

Entziako KBEan, Zadorra ibaiaren arroan, kokatutako basoaren erresilientziaren ebaluazioan oinarritu da ikerketa lana

Gasteiz, 2025eko maiatzaren 28a.  Legaireko pagadiaren ekosistema berreskuratu egin da, 2018ko uztailean tornado bat igaro ondoren baso horretan izandako eragin handiaren ondoren. Hori da Foru Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitateari pagadi horren erresilientzia maila neurtzeko enkargatutako azterlanaren ondorioetako bat.

Lantaldeak Legaireko pagadiak egokitzeko duen gaitasuna aztertu du, eta basoak kudeatzeko bi aukera alderatzen ditu: unada, eraitsitako zuhaitzak aterata, eta unada, eroritako egurra atxikita. Proiektuaren ardatza izan da bina hektareako lau unadatan balioztatzea eta emaitzak alderatzea honako hauek neurtuz: bilketa, zuhaitz gazte berrietatik abiatuta; lurzoruaren emankortasuna; eta bizirik atera diren helduen indarra eta hazkundea, basoaren erresilientziaren sustatzaile nagusi gisa.

Proiektu horretan lortutako emaitzen ondorio nagusien artean, nabarmentzekoa da denboraren poderioz landarediaren estaldurak gora egin duela, bai atxikipen lurzatietan, bai erauzketa lurzatietan. 

Tornadoa igaro zenetik 6 urte pasa ondoren, ikusten da, alde batetik, atxikipen lurzatian segida bizkor bat ikus daitekeela pagadia ordezteko, eta pagadi horrek gazteen dentsitate handia duela. Horrek erresilientzia maila handiagoa ekarri du, Fagus sylvatica espeziearen birsortze aurreratuarekin eta hildako zura atxikitzearen onurekin lotuta. 

Bestalde, erauzketa lurzatietan, segida etapa goiztiarragoan dago. Bi lurzati horiek batera egoteak balio ekologiko handiko paisaia askotarikoa sortzea ekarri du.

Erauzketa lurzatietan, zura erauzteko lanek sortutako metaketa artifizialek enborren antzeko funtzio ekologikoa betetzen dute atxikipen lurzatietan; beraz, lursailean uztea gomendatzen da.

Atxikipen tratamenduak hainbat onura dakar erresilientziarako: leheneratuari kalterik ez egitea, lurzoruan trinkotze efektu potentzialik ez izatea, makinen aztarnetako mikrohabitatik ez egotea, eta materia organikoaren eta mantenugaien habitat eta gordailu gisa balio duen zur hilaren kopurua handitzea.

Horregatik guztiagatik, atxikipen lurzatietan ikusitako onurak direla eta, antzeko perturbaziorik egonez gero, gomendagarria litzateke adabakiak edo uharteak uztea atxikipenaren kudeaketa aplikatzeko, eta, horrela, paisaia eskalako heterogeneotasuna maximizatzea. Egur hila atxikitzeko eremuak leheneratze aurreratuko eremuak izan beharko lirateke, tamaina ertaineko espezie nagusiaren gazteekin eta baldintza edafiko onekin. 

Azterlana klima aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko Life Urban Klima 2050 proiektuan sartutako ekintzen multzoaren barnean dago, 2050erako Klima Aldaketaren Euskadiko Estrategiaren (Klima 2050) barruan. Foru Aldundiak parte hartzen duen ekimen pilotu bat da, ibai arroetako irtenbide naturalak jorratzen dituena. Hura garatzeko, Entziako Partzuergoaren lankidetza ere izan da.
 

Foru Aldundia Ingurumena

Prentsa oharra

Jaitsi