Foru Aldundia | 2021 09 30

Arabako Foru Suhiltzaileen ikuskatzaile bat, Euskadiren ordezkari bakarra Kataluniako baso sutearen simulazio handian

Javier Vergara izan da ekitaldi honetan parte hartzeko hautatu den bakarrenetakoa, administrazioen arteko lankidetza hobetu nahi baitu.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.  Arabako foru-suhiltzaileak presente egon dira Katalunia eta Aragoi arteko mugan egin den baso-sutearen simulazio handian. Javier Vergara, Arabako Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuetako ikuskatzailea, hautatu den bakarrenetakoa izan da FX EBRO 2021 ekitaldira joateko, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITECO) bultzatzen eta koordinatzen duen Baso Suteak Prestatzeko Programa Nazionalaren barruan.

Helburu nagusia autonomia-erkidego bati baino gehiagori eragiten dioten suteak itzaltzeko gailuen arteko lankidetza hobetzea da, elkarri laguntza segurua eta eraginkorra emateko eta giza baliabideak eta baliabide materialak batera erabiltzeko.

Programa honek, bere 3 zutabeen bidez (baterako ariketak, adituen trukeak eta ebaluazio- eta aholkularitza-arloko aditu-taldearen misioak), baso-suteak itzaltzeko gailuen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzea du helburu, elkarri laguntza ematea eta giza baliabideak eta baliabide materialak batera erabiltzea posible izan dadin.

Ekitaldiak bi autonomia-erkidegotako (Aragoi eta Katalunia) lurraldeei eragiten dien baso-sutearen ondoriozko larrialdi-egoera simulatzen du, eta Itzalketako Aginte Bakarra ezartzea eskatzen du. Ariketaren agertoki fisikoa Nonaspe, Fayon eta Massalucako Pobla udalerrien artean garatu da, bi autonomia erkidegoen arteko mugetan.

Foru Aldundia Lurralde Oreka

Prentsa oharra

Jaitsi