Foru Aldundia | 2023 09 28

Bizikletaz egindako kultura txango bat Nestor Basterretxearen lana ezagutzeko

Kultura Etxetik aterako da, urriaren 7an, 10:30ean

Hasierako aurkezpenaz gain, Miren Vadillok bisita gidatua egingo du Lasarteko elizan

Gasteiz, 2023ko irailaren 28a.  Bizikletaz egindako kultur txango bat Ignacio Aldecoa Kultura Etxetik aterako da datorren urriaren 7an, 10:30ean, Nestor Basterretxearen lana ezagutzeko.

Arabako Arte Ederren Museoaren Lagunen Elkarteak (AMBA), Talka Galeriak, Lasarteko Administrazio Batzarrak, Axart Kultur Elkarteak eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak elkarrekin egindako ekintza bat da.

Kultura Etxearen aurrean, 10:30ean, izango da juntaizoa bizikletekin, non aurkezpen bat egingo baita. 11:45ean, EHUko Miren Vadillo arte doktoreak eta irakasleak bisita gidatua egingo du Lasarteko elizan. Ez dago izena eman beharrik.

Arabako Foru Aldundiak Néstor Basterretxeari eskultura pieza batzuk egin zitzan agindu zion 1975ean, Lasarteko Jasokundeko Andra Mariaren elizako presbiterioko altzariak osatzeko. Esan behar da euskal artista oparoaren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dela 2024an.

Argibide gehiago hemen: https://web.araba.eus/eu/web/kulturaetxea/-/nestor-basterretxea-excursion-cultural.

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi